142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

E D I K T U A

San Adriango Udalak, 2002ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"1. Aurrekontuko aldaketa hau onetsi da hasiera batez: kreditu gehikuntza sortzea 2000ko aurrekontuan (2002rako luzatua), zehazki kontusail honetan: 1.4320.60118 kontusaila, gastuen aurrekontukoa, "Santa Gema eta Amistad kaleak" izenekoa, 475.196,15 eurokoa. Zenbateko hori kontusail hauen kargura finantzatuko da: 1.75525 kontusaila "Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, Santa Gema eta Amistad kaleak", 157.447,84 euroko zenbatekoarekin, eta 1.91756 kontusaila "Mailegua, Santa Gema eta Amistad kaleak", 317.748,31 eurorekin, biak ere dirusarreren aurrekontukoak.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igorriko da, argitara dadin, baita Udaletxeko iragarki oholera ere, hamabost egun baliodunean jendaurrean egonik herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

3. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

4. Erabaki hau Udaleko Kontu-hartzailetzara bidaltzea, behar diren ondorioak sor ditzan."

San Adrianen, bi mila eta biko azaroaren zortzian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán. __ __ A0212253 __

Iragarkiaren kodea: