I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
1691/2002 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Carmen de Andrés Vierge andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako funtzionarioa, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzako Zerbitzu Orokorren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. María Carmen de Andrés Vierge andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako funtzionarioa, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzako Zerbitzu Orokorren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez. __ __ A0211486 __
Iragarkiaren kodea: