III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A L T S A S U
Hasierako onespena, kreditu gehikuntza bidez aurrekontua aldatzeko 13/2002 espedienteari
Altsasuko Udalak, 2002ko urriaren 25ean eginiko osoko bilkura arruntean, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik udal ekonomilariak eginiko txostena eta 2002ko urriaren 7ko Ogasun batzordean, edukiontziak mantentzeko beharra dela eta, zabor-garraiorako kreditu gehikuntzako espedientea aztertu ondoren,
Erabaki da:
Lehena: aipatu espedientea onestea.
Bigarrena: erabakia idazkaritzan ikusgai jartzea, 15 egun balioduneko epean, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal iragarki-taulan argitaratuta, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena: Ogasun sailari erabaki honen berri ematea dagozkion ondorioak izan ditzan.
Altsasun, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian. Behin-behineko alkate andrea, Arantza Bengoetxea. __ __ a021251 __
Iragarkiaren kodea: