142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Hasierako onespena, kreditu berezi bidez aurrekontua aldatzeko 7/2002 espedienteari

Altsasuko Udalak, 2002ko urriaren 25ean eginiko osoko bilkura arruntean, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik udal ekonomilariak eginiko txostena eta 2002ko urriaren 7ko Ogasun batzordean polizia-materiala erosteko kreditu bereziko espedientea aztertu ondoren, Udaltzaingoak aurkezturiko balorazioari eta egiaztapenari jarraikiz,

Erabaki da:

Lehena: aipatu espedientea onestea.

Bigarrena: erabakia idazkaritzan ikusgai jartzea, 15 egun balioduneko epean, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal iragarki-taulan argitaratuta, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena: Ogasun sailari erabaki honen berri ematea dagozkion ondorioak izan ditzan.

Altsasun, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian. Behin-behineko alkate andrea, Arantza Bengoetxea. __ __ a0212245 __

Iragarkiaren kodea: