I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
1690/2002 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Juan Jesús Guitarte Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Zerbitzu Orokorren Ataleko buru kargutik kentzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 2an emandako 838/1993 Ebazpenaren bidez, Juan Jesús Guitarte Goñi jauna Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Zerbitzu Orokorren Ataleko buru izendatu zuen bitarte baterako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Juan Jesús Guitarte Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Zerbitzu Orokorren Ataleko buru kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez. __ __ A0211485 __
Iragarkiaren kodea: