142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R M A Ñ A N Z A S

E D I K T U A

Armañanzaseko Udalak, 2002ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, eskubidea dutela uste duten bizilagunek eskaera egin dezaten herriko belarrak zuzenean herritarrei adjudikatzeko.

Halaber, erabaki zuen herritarrendako adjudikazio zuzena bukatu ondoan adjudikaziorik egiten ez bada, enkante publikoaren bidez eginen dela, hain juxtu ere 2002ko abenduaren 17an, eguerdiko hamabietan, Armañanzasko Herriko Etxean, betiere horretarako onetsitako baldintzen pleguaren arabera. Epea zortzi urtekoa izanen da eta hasierako prezioa, berriz, 6.010,12 euro. Behin-behineko fidantza eskatuko da, 1.803,04 eurokoa.

Espedientea interesatuen eskura dago Udaleko idazkaritzan.

Armañanzasen, bi mila eta biko azaroaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina. __ __ A0212241 __

Iragarkiaren kodea: