142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L L O I B A R

Saldiseko hilerria berritzeko obrak kontratatzeko lehiaketa publikoa. Presako espedientea

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 47.3 eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Olloibarko Udalak Saldiseko hilerria berritzeko lanak egiteko obren esleipenaren prozedura kontratatu eta hasteko presako espedientea onetsi zuen osoko bilkuran; esleipena prozedura irekiaren bidez eginen da eta lehiaketa sistema erabiliz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean publizitatea eginez.

Delako kontratua esleitzeko prozedura ondotik ematen diren baldintzei lotuko zaie, bertzeak bertze.

Xedea: Saldiseko hilerria berritzeko proiektuan dauden obrak kontratatu eta egitea.

Aurrekontua: kontrata bidez egiteko aurrekontuak 23.440,42 euro egiten du, B.E.Z. barne; hortaz, ezetsiko dira aurrekontu horretatik goiti egiten duten proposamen ekonomikoak.

Aurkeztu beharreko agiriak: Olloibarko Udalak 2002ko urtarrilaren 30eko bilkura berezian onetsitako administrazio klausula partikularren pleguan zehazten dena; hura interesa dutenen eskura egonen da, Olloibarko Udalaren erregistro orokorrean.

Egiteko epea: 3 hilabete, zuinketa akta sinatzen denetik aitzina.

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Olloibarko Udalaren bulegoetan, edo Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko apirilaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan horretarako ezarritako baliabideetarik edozein erabiliz, 13 egun naturalean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko egintza: hamabozgarren egunean eginen da, 14:00etan, horiek aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina.

Administrazio klausula partikularren plegua interesa dutenen eskura egonen da, Olloibarko Udalaren bulegoetan, Santo Tomás karrikan, z.g. 31172, Ollo (Nafarroa), astelehenetik ortziralera, 11:00etatik 14:00ak arte.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 70 artikuluari jarraikiz.

Olloibarren, bi mila eta biko azaroaren hamabortzean. Alkate udalburua, Oscar Razquin Larráyoz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............................., helbidea: ............, N.A.N. zenbakia: ........, honako hau ordezkatuz eta honen izenean: ........................., Saldiseko hilerria berritzeko obrak kontratatzeko lehiaketaren proiektuaren eta administrazio klausula administratiboen berri izanik, osorik egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz, zenbateko honen aldera: .......... euro (% 16 barne, B.E.Z.agatik), hots, ehuneko ....... merkeago, lizitazioaren aurrekontuaren aldean (.......... euro).

Olloibarren, ......(e)ko ........................aren ......(e)an. __ __ A0212358 __

Iragarkiaren kodea: