III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
2002ko aurrekontu arruntean kreditu gehikuntzak egin eta kredituak sortzeko espedientea hasiera batean onetsirik
Tuterako Udalak 2002ko aurrekontu arruntean kreditu gehikuntzak egin eta kreditu bereziak sortzeko espedientea onetsi zuen, 2002ko urriaren 31n egin osoko bilkuran; osotara 812.590,20 euro dira.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Tuteran, bi mila eta biko azaroaren bostean. Ogasun zinegotzi eskuordea, José María Navarro Fandós. __ __ A0212137 __
Iragarkiaren kodea: