III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R T A X O A
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da 2002ko urriaren 25eko udal erabakia Madelein Hernández Amaro andreari jakinaraztea; hortaz, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bidez jakinarazten da:
Artaxoako Udalak, 2002ko urriaren 25eko bilkura arruntean, ondoko erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
Erretiratuen Elkarteko tabernaren esleipen hartzaileari kontratua kendu zaio eta pausaturiko fidantza bahitu.
"1998ko abuztuaren 10eko esleipenaren bidez, Erretiratuen Elkarteko tabernako zerbitzuak eman ziren errentan, Madelin Hernández Amaro andreak hartu zituelarik".
Errentamenduaren baldintzak 1998ko ekainaren 11ko bilkuran onetsi zituen Udalak.
Ageri-agerikoa da bi hilabete baino gehiago direla errentariak ez duela taberna eramaten eta horrenbestez, ulertu egin beharra dago zerbitzua utzi duela; izan ere, gaur egun beste norbait ari baita tabernan lanean, lan horretan aritzeko behar bezalako kontraturik izan gabe.
Errentariak telefono zerbitzuko hainbat faktura utzi ditu ordaintzeke, baita bestelako batzuk ere, ur fakturak barne; hori guztia, Erretiratuen Elkartearen kaltetan eta Udal honen kaltetan, izan ere elkartearen ordezkoa baita.
Errentamenduaren baldintzetako 21 a) puntuan esaten da ezen ur fakturak ordaintzeke uzten badira esleipena bertan behera geldituko dela eta fidantza galduko.
Horrenbestez, ondokoa erabaki da aho batez:
1. Azaldutako arrazoi horiek direla bide, deuseztatu egin da Erretiratuen Elkarteko tabernaren errentamendu-kontratua, Madelein Hernández Amaro andrearen aldekoa baitzen. Erabaki hau jakinarazteko bidezko diren legezko izapideak beteko dira.
2. Errentariak bere kudeaketaz erantzuteko pausatu zuen banku-abalabahituko du Udalak, jasandako galeren ordaina hartzeko.
Aditzera ematen dizut jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber ohartarazten dizut ezen erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para dezakezula, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Edo,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesatuak hamabost eguneko epea izanen du egoki juzgatzen duena alegatzeko.
Artaxoan, bi mila eta biko azaroaren seian. Alkatea, Jesús Zabalegui. Idazkaria, Antonio Vitrián. __ __ A0212135 __
Iragarkiaren kodea: