III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U R R O T Z
Horniduraren ordenantzako aldaketa hasiera batean onetsirik
Udalak, 2002ko urriaren 31n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hornidura eta saneamenduaren ordenantzako aldaketa, horniduran izan diren arazo larrien ondoriozko egoerari egokitzeko.
Aldaketa espediente hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, alegazioak egiteko aukera izan dadin.
6/90 Foru Legeko 325. artikuluarekin bat, 15/02 Foru Legearen bidez aldatu baitzen, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da, alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Urrotzen, bi mila eta biko urriaren zazpian. Alkatea, Juana María Lecumberri. __ __ A0212134 __
Iragarkiaren kodea: