142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1667/2002 EBAZPENA, urriaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María José Cía Arangoa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Irurtzungo Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. María José Cía Arangoa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Irurtzungo Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren zazpian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez. __ __ A0211484 __

Iragarkiaren kodea: