III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z A N G O Z A
Animaliak eduki eta babestea arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsita
Zangozako Udalak, 2002ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Animaliak eduki eta babestea arautzen duen ordenantza.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan -maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak emandako testu berriaren arabera-xedatutakoa betetzeko.
Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Zangozan, bi mila eta biko azaroaren lauan. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre. __ __ A0212128 __
Iragarkiaren kodea: