III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z A N G O Z A
Zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratua
Zangozako Udalak lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:
Kontratuaren xedea: Zangozako Cantolagua udal kanpina kudeatzea.
Kontratu mota: zerbitzu publikoa kudeatzea, errentamenduaren bitartez.
Esleitzeko prozedura: irekia.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa.
Hasierako prezioa: urtero hamar mila eta zortziehun euro (10.800 euro/urteko) gehi dagokion BEZa ordainduko ditu adjudikazio hartzaileak. Zenbateko hori eguneratu eginen da, klausula administratiboen pleguan ezarritakoari jarraituz.
Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren ehuneko 2.
Iraupena: hamar urte.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udaleko erregistro orokorrean, 27 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata arte.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen eta baldintza teknikoen pleguetan zehazten dira.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.
Klausula administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak interesatuen eskura daude udal bulegoetan.
Zangozan, bi mila eta biko azaroaren lauan. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre. __ __ A0212127 __
Iragarkiaren kodea: