III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F U N E S
Lizitazio iragarkia, Haur Hezkuntzako Lehenengo Zikloko (0-3 urte bitarte) ikastetxeko ekipamendua kontratatzeko
Kontratuaren xedea: Haur Hezkuntzako Lehenengo Zikloko (0-3 urte bitarte) ikastetxeko ekipamenduaren erosketa eta instalazioa kontratatzea.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa. Prozedura irekia. Presako tramitazioa.
Kontratuaren epea: aurkezteko epea, gehienez ere:45 egun.
Aurrekontua: 88.146,00 euro.
Behin-behineko bermea: ez da behar.
Behin betiko bermea: esleitzeko prezioaren ehuneko 4.
Agiriak interesatuen eskura daude Funesko udal bulegoetan, astelehenetik ostiralera, bulego orduetan.
Eskaintzen aurkezpena: Funesko Udaleko erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 13 egun natural iragandakoan, eguerdiko ordu bi eta erdiak arte.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan agertzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Funesko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita zazpi egun baliodun iragandakoan, eguerdiko ordu batean.
Funesen, bi mila eta biko azaroaren lauan. Alkatea, José Luis Díaz Díaz. __ __ A0212126 __
Iragarkiaren kodea: