Iragarkia
142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 2002ko urriaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Antolamenduko erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Antolamenduko erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi du.
1._Arau orokorrak.
1.1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia eta 1993ko irailaren 1eko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua), hura garatu eta burutzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Bere xedea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Antolamenduko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez eta txanda irekian betetzea da. Lanpostua funtzionarioen araubidekoa da, plantillako zenbakia 6091 eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia eta destinoa Iruñean.
1.2. Izendapenarekin batera pertsona izendatu hori nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko da, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.
1.3. Lanpostuak B mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
1.4. Izangaia, hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio, araubide horretan aurreikusitako babesean.
Deialdi honetako lanposturako izendatu eta lehendik eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatua badago, funtzionarioak bertan segitzea aukeratzen ahal du edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.
1.5. Izendatutako izangaiak lanlekua duen herrian bertan bizi beharra du, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko du bere bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.
1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
2._Izangaien betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7,2 atalean adierazia) eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.
Orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste Estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako Estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Adinez nagusi izatea.
c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, unibertsitateko diplomatu, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoaren titulua edo baliokidea izatea edo eskuratzeko moduan egotea, edo lizentziatura, Ingenieritza edo Arkitekturako lehenbiziko hiru kurtsoak.
d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizirik ere.
Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek agiria aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.
2.2. Aurreko betebeharrak egiaztatu beharko ditu lanpostua erdiesten duen izangaiak, deialdiaren 7.2 oinarrian aurreikusitako epean eta moduan.
3._Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinetatik, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabideak, deialdian argitaratutako ereduaren araberakoak, Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko dira (Karlos III.aren etorbidea 2, ataria), edo interneteko helbide honetan: www.cfnavarra.es/BON (BONEeuskaraz nahi izanez gero) /BONIDIX.HTM, edo deialdia argitaratu den aldizkarian. Eskabide horietan izangaiek adierazi beharko dute epea bukatzen den egunean eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.
Aurkezteko epea luzaezina izanen da.
3.2. Minusbaliotasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
3,3. Eskabideari erantsi beharko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 18 euro sartu izanaren frogagiria, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.
Salbuetsita dagoela frogatu ezean, tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Tasatik salbuetsirik daude:
a) %33koa edo handik goitiko minusbaliotasun maila onartua dutenak.
b) Hautapen proben deialdia egin aurretik hilabetez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hau izateko baldintza izanen da kasuko epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeko uko egin ez izana justifikaturiko arrazoirik ez badago. Hori dena Enplegu Bulegoak luzaturiko agirien bidez egiaztatuko da.
4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.
5._Epaimahaia.
5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
_Mahaiburua: Sebastián Hualde Tapia jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Julia Bermejo Parra andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Osasuneko Sistemen Arazoetarako Zerbitzuko zuzendaria.
_Mahaikidea: Alberto Ecay Pagoto jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuko Herritarrari Laguntzeko eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua.
Ordezkoa: José Antonio Garbayo Sánchez jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Osasuneko Sistemen Arazoetarako Zerbitzuko Osasuneko Bigarren Barrutiaren Ataleko burua.
_Mahaikidea: Ignacio Aquerreta Cangas jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuaren menpeko Antolaketa eta Kalitatearen Ataleko burua.
Ordezkoa: Andrés Valentín González jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuko goi mailako teknikaria.
_Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Langileri Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.
Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Langileri Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.
_Mahaikide idazkaria: Africa Segura Martínez andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuko Herritarrari Laguntzeko eta Ezagutza Kudeatzeko Atalari atxikitako erdi mailako teknikaria.
Ordezkoa: Elisa Guallart Domench andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuko Informazioaren Plangintza Ataleko burua.
Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.3. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio-arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari eman beharko diote horren berri.
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen gorabehera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6._Oposizioaren garapena.
6.1. Oposizioa 2003ko otsailean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenean berean finkatuko dira lehenbiziko proba hasteko tokia, eguna eta ordua. Ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, egoki denean jarri ere, gainerako proben iragarkiak, betiere erregelamenduaren arabera.
6.2. Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:
Lehenbiziko ariketa: bi proba izanen ditu:
Lehenbizikoa: Ingelesezko testu bat gazteleratu behar da eta haren edukiaren gaineko galdera batzuei erantzuna eman, ordubetean. Galderak eta erantzunak gazteleraz eginen dira.
Bigarrena: Teoriko-praktikoa, gai zerrendako lehenbiziko zatitik seigarrenera bitarte, biak barne, dauden gaien gainean Epaimahaiak proposatuko dituen galdera eta kasu zehatzak jorratu eta erantzun beharko dira. Proba egiteko izangaiek hiru ordu izanen dute.
Bigarren ariketa: Teoriko-praktikoa, gai zerrendako lehenbiziko zatitik seigarrenera bitarte, biak barne, dauden gaien gainean izanen da. Antolaketa kasu baten analisia egin, planteamendua idatzi, izan litekeen soluzioa bilatu eta sortzen diren galderak erantzun egin beharko dira, bost ordutan.
Hirugarren ariketa: Teorikoa, idatziz garatu behar da gai zerrendako zazpigarren zatiko gaietatik zortean aterako diren bi gaietako bat. Hura egiteko izangaiek ordubete izanen dute.
6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:
Lehenbiziko ariketa:
Lehenbiziko proba: gehienez 5 puntu.
Bigarren proba: gehienez 30 puntu.
Bigarren ariketa: gehienez 60 puntu.
Hirugarren ariketa: gehienez 5 puntu.
Oposiziotik baztertuak izanen dira lehenbiziko ariketaren bigarren proban eta bigarren ariketan puntuazioaren erdira iristen ez diren izangaiak.
6.4. Epaimahaiko kide bakoitzak bere aldetik emanen du kalifikazioa, eta guztien batez bestekoa izanen da ariketa zati bakoitzaren puntuazioa.
Proba bakoitzari emandako puntuazioan epaimahaikideek emandako gehieneko eta gutxieneko balioen artean 100eko 30eko aldea edo handiagoa badago, emandako balioetatik handiena eta txikiena baztertu eginen dira, baldin eta ateratzen den nota, gutxienez, hiru epaimahaikideren puntuazioen batez bestekoa egitetik sortutako emaitza bada, betiere.
6.5. Ariketa bakoitza kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gain, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.
6.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidatzeko baimena eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak.
6.7. Hautapen probak egiteko, eskaera egin duten minusbaliatuentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.
7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, oposizioko probetan izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak baturik, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den lekuan. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
Berdinketa izanez gero, bigarren ariketan puntuazio altuagoa erdietsi duenaren alde jokatuko da. Bere horretan segitzen badu, lehenbiziko ariketaren bigarren probaren emaitzak hartuko dira kontuan.
7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu behar ditu Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:
7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, salbu eta parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu bada.
c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.
Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala nola ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.
d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.
Izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, agiria aurkeztu beharko du, bere Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.
e) Zin egite edo promesa, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.
Izangaia deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa bada, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo eta abarri buruzkoa.
7.2.2. Izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa bada:
a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.
b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa izateko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dituen agiriak.
Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala nola ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.
7.3. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira ezin izanen dira izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiekeen erantzun beharra galarazi gabe.
7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak gainditzen dutenen zerrendan, 7.1 atalekoan, hurrengo datorren izangaiarekin beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.
8._Izendapena, lanpostuaren esleipena eta jabetza hartzea.
8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, Ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko du, antolamenduko erdi mailako teknikari lanetan aritzeko.
8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
8.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan ez bada, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Nafarroako Foru Komunitateko funtzionario bihurtzeko. Kasu horretan, 7.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
8.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4. atalak agintzen duen moduan.
9._Errekurtsoak.
Deialdiaren, haren oinarrien eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Izena: ..........., adinez nagusia, nortasun agiri nazionala (edo baliokidea): ....., jaioteguna: ........., jaioterria: ........... (..............), nazionalitatea: ............., helbidea: ............ (..............), karrika ............, posta kodea: ............., telefonoa .............., lantokiko telefonoa ..............
Zure aurrean azaldu eta adierazten du:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko ........... izateko lanpostu ........... bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar dezatela eskatzen duela, aipatu txandan (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ........(e)an).
f Txanda irekia
f Igoera txanda*
f Minusbaliatuendako txanda murriztua*
Karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela.
Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.
Ez dela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe dela.
Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi duela edo erantsitako agirien bidez frogatzen duela tasa ordaintzetik salbuetsita dagoela.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.
f Ezgaitasunik baduela eta, beraz, eransten den egokitzapena eskatzen duela, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaltzen dira eskatutako egokitzapenak eta horien zergatia).
f Ezgaitua dela egiaztatzen duen agiria aurkezten duela, erakunde eskudun batek luzatua.
f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten duela*
f Euskara maila jakiteko proba egitea eskatzen duela*
Horrenbestez,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko izateko ...... lanpostu bidez betetzeko deialdian onar dezaten eskatzen du.
Iruñean, ....ko .........aren ...........(e)an.
(Sinadura)
(*) Bidezkoa bada.
NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.
II. ERANSKINA
Gai zerrenda
Lehen zatia.
Antolaketaren oinarriak.
1. gaia._Antolaketa. Enpresaren antolaketa modernoaren garapena. Funtsezko elementuak. Antolaketaren definizioa. Antolaketa estatikoa eta dinamikoa.
2. gaia._Zuzendaritzaren garrantzia eta prozesuaren aldiak. Ekintzaren eskema logikoa. Zuzendaritzaren definizioa. Zuzendaritzaren, administrazioaren eta kudeaketaren bereizketa. Zuzendaritzaren eta antolaketaren bereizketa. Zuzendaritza prozesu eta organo gisara. Zuzendaritzaren eginkizunak. Zuzendaritza zientifikoa.
3. gaia._Hautapena. Hautapen zuzena. Zuzentzea erabakitzea da. Erabaki motak.
4 gaia._Balore pertsonalak eta antolaketa baloreak. Erabakiaren arriskua. Erabaki arriskutsua. Ziurgabetasun giroko erabakia. Erabaki estatistikoak. Metodo zientifikoaren beharra.
5. gaia._Erabakitzeko prozesua. Erabakitzeko metodo zientifikoa. Erabakitzeko prozesuaren garapena. Erabakitzeko prozesuaren antolaketa.
6. gaia._Helburukako administrazioa. Eboluzioa. Ezaugarriak. Eredu bat diseinatu eta sektore publikoan ezartzea. Metodologia. Ondorioak.
7. gaia._Helburuak. Definizioa eta motak. Helburuak nola paratzen diren. Nork paratzen dituen. Planteamendua eta balorapena. Helburuak zuzenki paratzearen abantailak.
8. gaia._Programazioa. Garrantzia eta definizioa. Programazioa eta kontrola. Programazioaren mailak. Programazio prozesuaren oinarrizko faseak.
9. gaia._Programen betebeharrak. Programazioaren abantailak eta eragozpenak. Programaziorako trabak. Nork programatu behar duen. Denbora faktorea programazioan. Aurreikuspena eta programazioa.
10. gaia._Antolaketaren egitura. Definizioa. Egituraren garapena. Organoak. Eginkizunak. Antolaketa unitateak. Erlazioak. Egitura motak.
11. gaia._Antolaketa egituraren programazioa eta azterketa. Egitura programatu beharra. Haren izaera dinamikoa. Haren izaera graduala. Faseak. Giza faktorea egituran. Lantzeko irizpideak. Unitateak kokatzeko irizpideak.
12. gaia._Antolaketa unitateen neurriak. Neurrietan eragina duten faktoreak. Mailen kopurua. Egituraren balorazioa eta kontrola.
13. gaia._Staff eta antolaketa egitura. Espezialistak sartzea. Egitura hierarkikoa. Egitura funtzionala. Egitura mistoak.
14. gaia._Staff. Motak. Agintaritza funtzionala. Kontsultako agintaritza eta agintaritza paraleloa. Staff kontzeptua. Staff harremanen sailkapena.
15. gaia._Antolaketaren oinarriak. Oinarri komunak. Oinarri bat zer den. Gako komunak. Ohiko parametroak erabiltzeko ezintasuna.
16. gaia._Antolaketaren eskemak eta grafikoak. Organigramak. Erabilpenaren abantailak, desabantailak eta arrazoiak. Prestaketa. Edukia. Diseinua. Motak. Lanpostuen deskribapenak. Antolaketa eskuliburuak. Eguneratzea eta zabalkundea.
17. gaia._Antolaketa formala eta informala. Antolaketa informalaren ezinbestekotasuna. Izaera. Elkarren mendekotasuna. Talde informalen motak. Antolaketa informalaren eginkizunak. Gizarte talde informalen erabilpena antolaketan.
18. gaia._Agintaritza. Izaera. Haren sorreraren gaineko teoriak. Definizioa. Motak. Agintaritza eta boterea. Agintaritza eta eragina. Erantzukizuna. Kontzeptua. Agintaritza eta erantzukizuna bat etortzea. Agintaritza eskuordetzea. Eskuordetze eraginkorra. Eskuordetzearen kontrola. Trabak. Eskuordetzea eta deszentralizazioa.
19. gaia._Koordinazioa. Beharra. Definizioa. Motak. Koordinazio eraginkorrerako baldintzak. Koordinaziorako tresnak. Komiteak. Erabakiak taldean hartzea. Bilkurak.
20. gaia._Komunikazioak. Izaera. Motak. Komunikazio formala eta informala. Informazioa kanaletatik zirkulatzea. Mezuak deformatzeko faktoreak. Komunikatzeko moduak eta baliabideak. Komunikazioaren betebeharrak.
21. gaia._Kontrola. Izaera. Prozesuaren eskema. Irizpideak. Emaitzen neurria. Emaitzak erkatu eta baloratzea. Ekintza zuzentzailea. Kontrola eta balorazioa.
Bigarren zatia.
Kalitatea.
1. gaia._Kalitatearen kontzeptua. Zer da kalitatea? Kalitatea, norentzat? Kalitate hautemana, sortua eta burutua.
2. gaia._Zerbitzuak eta prozesuak. Zerbitzuak eta "zerbukzioa". Zerbitzuen eta produktu fisikoen arteko desberdintasunak. Zer dago zerbitzu baten prestazioaren atzean? Prozesuak.
3. gaia._Erabateko Kalitatearen Kudeaketa eredua (EKK). Antolaketaren kontzeptua erabateko kalitatearen kudeaketaren arabera. Zer da erabateko kalitatearen kudeaketa? Erabateko kalitatearen kudeaketa eta antolaketaren kultura. Erabateko kalitatearen kudeaketaren kulturak dituen oinarriak, Demingen hamalau puntuak.
4. gaia._Hobekuntzek darraite. Shewharten zikloa. Bikaintasuna erdiesteko etapak: kontrola, aseguramendua eta erabateko kalitatearen kudeaketa. Erabateko kalitatearen kudeaketaren egokitasuna.
5. gaia._Erabateko kalitatearen kudeaketa Administrazio Publikoetan ezartzeko esperientzia. Erabateko kalitatearen kudeaketaren jatorria. Zerbitzu publikoak hobetzeko joerak. Erabateko kalitatearen kudeaketa Administrazio Publikoan ezartzeko ekimenak. Benchmarking. Haiek egokitzea esparru publikoari. Espainiako administrazio publikoa eta erabateko kalitatearen kudeaketa.
6. gaia._Diagnostikoa. Zer da diagnostikoa egitea? Sariak kalitateari, diagnostikorako tresnak diren aldetik. Administrazio Publikoaren ezaugarriak EFQMren arabera. Kalitate sariak. Europako kalitate saria sektore publikoan. Ebaluatzeko bideak. Lehendakaria saria.
7._Aseguramendua eta kalitate kontrola. Arauak. ISO kalitate ereduak. Egokiena nola hautatu. ISO 9004 arauak. Antzekoak dira EFQMren eta ISO arauen bikaintasun ereduak?
8. gaia._Hiritarraren nahiak. Hiritarraren nahiak eta Administrazio Publikoa. Nola jakin hiritarraren nahiak? Inkestak eta haien prestaera. Kexak. Informazio sistema.
9. gaia._Kalitatea planifikatzea. Aurreikusi eta planifikatzea. Alde nagusiak. Planifikatzeko prozesua. Kalitatearen helburuak eta haien hedapena.
10. gaia._Hautemandako kalitatea eta zerbitzuen kartak. Hautemandako kalitatearen dimentsioak edo ezaugarri nagusiak. Hiritarrendako zerbitzuen kartak. Nola neurtu. Zer adierazle erabili.
11. gaia._Prozesuak eta administrazio publikoa. Prozesuaren kontzeptua. Prozesuen diseinua. Prozesu ahalmena eta kontrol egoera. Prozesu motak. Arauak. Estandarrak eta indizeak. Arauen erredakzioa eta eginkizuna. Administrazio Publikoa eta prozesuak. "Empowerment" arazoa.
12. gaia._Kalitatearen kostua. Kostuaren kontzeptua. Kalitatearen kostuak: haien sailkapena. Kalitatearen kostuak. Izebergaren teoria. Kalitatearen kostuen jokabidea. Kalitate galerari buruzko Taguchiren funtzioa. Kalitatearen kostuen elementuak, oinarriak eta erregistroa. Kontabilitateko anotazioaren arazoa.
13. gaia._Erabateko kalitatearen kudeaketa administrazio publikoan ezartzea. Posible da ezartzea? Erabateko kalitatearen kudeaketaren bideragarritasuna Administrazio Publikoan. Zuzendaritza nola konbentzitu. Erabateko kalitatearen kudeaketaren mailak eta erakundeak. Ezartzeko etapak.
14. gaia._Kalitatearendako tresnak. Tresna bat zer den. Kaizen-en tresnak. Zazpi tresna estatistikoak. Zazpi tresna berriak. Bestelako tresnak.
Hirugarren zatia.
Antolaketa informazioaren aroan.
1. gaia._Negozio lanak eta prozesuak. Lanak. Negozio prozesuak. Enpresa baten prozesuen identifikazioa. Balio sistema.
2. gaia._Prozesuen fluxuen diagramak.
3. gaia._Prozesuen berrikuntza. Aldaketaren eragileak. Lortu nahi diren helburuak. Aldatzeko prozesua.
4. gaia._Berrikuntza ez-erradikala: Etengabeko hobekuntza eta erabateko kalitatearen kudeaketa. Kalitatea kontrolatu eta kudeatzea. Oinarri funtsezkoak. Ezarpen prozesua.
5. gaia._Berrikuntza erradikala eta prozesuen erreingeniaritza. Berrikuntza. Berritu beharreko prozesuak identifikatzea. Aldatzeko palankak. Teknologia. Prozesu berriaren ikuspegia. Prozesu berriaren diseinua. Prototipoa. Prozesuen erreingeniaritzarako tresnak. Ondorioak kudeaketari begira.
6. gaia._Proiektuak planifikatu eta kudeatzeko tresnak. Kidetasunen diagrama. Harremanen diagrama. Zuhaitz moduko diagrama. Lehentasun matrizeak. Matrizeen diagrama. Erabakiak programatzeko prozesuaren diagrama. Jardueren sare moduko diagrama.
7. gaia._Informazioaren Teknologiek eragindako egitura aldaketak. Marko kontzeptuala. Erakundearteko sistema bakunak.
8. gaia._Merkatu elektronikoak. Produktu homogeneoak. Produktu bereiziak. Lankidetza estrategikoa. Ondorioak antolaketari begira.
9. gaia._Aldaketa eta ikastea. Nola berritu: erradikaltasuna eta ikastea. Testuinguruko hobekuntza motak. Ondorioak.
10. gaia._Aldaketa ezartzea. Aldaketa programak ezartzeko ikuspegiak. Marko kontzeptuala.
11. gaia._Antolaketa modu berriak. Modu korporatiboak. Negozio unitateen antolaketa moduak. Antolaketarako beste modu batzuk. Lanaren antolaketa. Inbolukrazioa. Talde lana eta lan taldeak. Lanaren antolaketa. Eskema integratzaile bat.
12. gaia._Antolaketa horizontalak eta sare gisako antolaketak.
Laugarren zatia.
Estrategia eta informazio sistemak.
1. gaia._Informazio sistemak enpresan. IS eta balorearen katea. IS eta enpresaren gainerako sistemak.
2. gaia._Informazio teknologien (IT) eginkizuna. Datu baseak enpresako datuen egitura gisa. Zentralizazioa eta deszentralizazioa. Erabakiak hartzeko laguntza.
3. gaia._Informazio sistemen inplementazioa teknologia antolaketa ikasteko prozesu gisa erabiliz. Ondorioak zuzendaritzari begira.
4. gaia._Teknologia planek eta informazio sistemek negozioaren estrategiarekin bat egitea eta ondorioak zuzendaritzari begira.
5. gaia._Informazio sistemak negozio estrategiarekin batera planifikatzea: oinarri kontzeptualak.
6. gaia._Informazio sistemak negozio estrategiarekin batera planifikatzea: metodologia. Ondorioak zuzendaritzari begira.
7. gaia._Informazio sistemak negozio estrategiarekin batera planifikatzeko prozedurak: Ezarpena.
8. gaia._Informazio teknologiak eta sistemak korporazio mailan planifikatzea. Oinarri kontzeptualak.
9. gaia._Informazio teknologiak eta sistemak korporazio mailan planifikatzea. Metodologia.
10. gaia._Informazio teknologiak eta sistemak korporazio mailan planifikatzea: Ezarpena. Antolaketa mailako ondorioak. Ondorioak zuzendaritzari begira.
11. gaia._Informazio teknologiak eta sistemak planifikatzea: ISetako zuzendariaren eginkizunak. Ondorioak zuzendaritzari begira.
Bosgarren zatia.
Ezagutzaren kudeaketa
1. gaia._Ezagutzaren kudeaketa enpresaren alorrean. Ezagutza oinarria duten antolaketak. Zuzendaritza estrategikoa eta ezagutza. Aurrekariak eta ereduak.
2. gaia._Ezagutzaren kudeaketarako ikuspegia eta estrategia. Ezagutzaren zikloa. Erabakiak hartzea. Diagnostikoa. Ezagutzaren iturriak.
3. gaia._Ezagutzaren kudeaketako prozesuak.
4. gaia._Ezagutzaren kudeaketako bezeroak.
5. gaia._Ezagutzaren kudeaketako langileak.
6. gaia._Informazioaren kudeaketa eta edukien kudeaketa.
7. gaia._Ezagutzaren kudeaketa eta antolaketaren ikastea.
8. gaia._Ezagutzaren kudeaketarako sistema ezartzea. Ikuspuntu batzuk. Antolaketako erresistentziak. Aldaketaren kudeaketa.
9. gaia._Ezagutzaren kudeaketarako teknologia aplikagarria. Sistemaren elementuak eta beharrak. Web ingurunea. Mahaigain digitala. Business Intelligence eta ezagutzaren kudeaketa.
Seigarren zatia.
Herritarrendako laguntza.
1. gaia._Administrazio Publikoa herritarren zerbitzuan.
2. gaia._Herritarrendako balio erantsiko zerbitzuak.
3. gaia._Zerbitzu pertsonalizatuak. Bezeroen lakainketa.
4. gaia._Herritarrekin harremanetan sartzeko bideak. Motak. Abantailak eta arazoak. Integrazioa.
5. gaia._Interneten aplikazioak herritarren laguntzan. Ahalbideak. Abantailak. Informazioa eta kudeaketa.
6. gaia._INTRANET korporatiboen erabilerak herritarren laguntza sistema batean. Abantailak. Informazioa eta kudeaketa.
Tema 7._CRM. Kontzeptua. Leihatila bakarra. Motak eta egitura.
8. gaia._Informazioaren kalitatea eta erabilerraztasuna hobetzea. Herritarrekiko komunikazioari bidea ematea.
9 gaia._Herritarrekin harremanetan sartzeko lehenbiziko lerroa.
10. gaia._Herritarren eta zerbitzu publikoen erabiltzaileen eskaerak. Sisteman nola sartu.
Zazpigarren zatia.
Foru zuzenbidea.
1. gaia._Nafarroa Gaztelako erresuman sartzea: Historia, izaera eta ondorioak. Nafarroako Erresumaren eraentza konstituzionala: Nafarroako Gorteak. Erregeordea Errege Kontseilua. Erresumako Diputazioa.
2. gaia._1841eko abuztuaren 16ko Lege Itundua. Itunaren sorrera, negoziazioak eta ondorioak. Edukiaren azterketa. Bere itun izaera.
Tema 3._Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: Prestakuntza prozesua. Izaera eta erranahia. Egitura eta sistematika. Atariko titulua.
4. gaia._Nafarroako Foru Erakundeak: Parlamentua edo Nafarroako Gorteak. Osaera. Eginkizunak. Haren Erregelamendua. Funtzionamendua: osoko bilkura eta batzordeak. Kontuen Ganbara.
5. gaia._Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua: osaera eta eginkizunak. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Bere hautaketa. Nafarroako Parlamentuaren aitzinean duen erantzukizuna.
6. gaia._Nafarroaren ahalmen eta eskumenak. Justizia administrazioa Nafarroan. Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren erreformarako prozedura. Estatuko Administrazioarekiko harremanak. Autonomia Erkidegoekiko lankidetza hitzarmen eta itunak.
7. gaia._Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legea. Egitura eta edukiaren azterketa.
8. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutua arautzen duen Foru Legea: edukiaren egitura eta azterketa.
Tema 9._Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoen historia. 1969ko uztailaren 19ko Hitzarmen Ekonomikoa eta ondoko moldaketak. Egun Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen Hitzarmen Ekonomikoa.
10. gaia._Nafarroako Toki Entitateak. Antolaketa eta eskumenak.
11. gaia._Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea: Nafarroako Aurrekontu Orokorrak.
12. gaia._Europako Batasuneko Zuzenbidea: kontzeptua, izaerak. Iturburuak: jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak. Zuzentarauak. Erabakiak. Bestelako iturriak. Europako Batasuneko zuzenbidea eta Espainiako Konstituzioa.
13. gaia._Europako Batasunaren antolaketa. Batzordea. Parlamentua. Kontseilua. Europako Batasunaren Justizia Auzitegia: osaera eta eskumenak; epaien ondorioak. __ __ A0211965 __
Iragarkiaren kodea:
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
