142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

2002ko aurrekontuko 3. aldaketaren behin betiko onespena

Olaztiko udalak 2002ko uztailaren 18an egindako Batzarrean, besteak beste, erabaki zuen aurrekontuko aldaketa hasiera batez onestea. Hari buruzko iragarkia 2002ko irailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal entitateko iragarki oholean argitaratu zen.

Jendaurreko epea haren kontrako erreklamaziorik gabe iragan denez, hasierako onespen hori behin betikoa bilakatu da.

Honako argitalpen hau egiten da, bertan dela aurrekontuko aldaketaren testua osorik, Nafarroako TAFLko 277., 284. eta 285. artikuluetan xedatutakoa betez.

Mota: kreditu gehikuntza.

Gastuetako kontusailak eta kredituaren zenbatekoa.

1-121-22602 kontusaila. Izena: publizitatea eta propaganda. Zenbatekoa: 7.000 euro.

1-314-16001 kontusaila. Izena: Gizarte Segurantza. Zenbatekoa: 3.000 euro.

1-45220-13100 kontusaila. Izena: Igerilekuetako langileen ordainsariak. Zenbatekoa: 8.000 euro.

1-45100-22600 kontusaila. Izena: Kultur ekintzak - hainbat gastu. Zenbatekoa: 12.000 euro.

1-45130-62500 kontusaila. Izena: Inbertsioa - Kultur Etxeko altzariak eta ekipamendua. Zenbatekoa: 20.000 euro.

Gehikuntza finantzatzeko kontusailak:

1-870 kontusaila. Izena: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 50.000 euro.

Olaztin, bi mila eta biko urriaren hogeitalaua. Alkatea, Luis Alberto Besga Baltierra. __ __ A0211760 __

Iragarkiaren kodea: