142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Ibilgailu abandonatuaren gaineko errekerimendua jakinaraztea

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen hau argitaratzen da.

Jabea: Jean Jose Etcheverria. Matrikula: SS-1759-AW. Abandonatuta dagoen lekua: Burga Plaza.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost eguneko epean abandonatu dagoen lekutik ibilgailua kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Beran, bi mila eta biko urriaren hogeita bian. Alkatea, Josu J. Goia Etxeberria. __ __ a0211757 __

Iragarkiaren kodea: