III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E T E L U
2002ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsirik
Beteluko Udalak, 2002ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.
Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2002ko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta irailaren 9an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta haren betearazpen oinarriak behin betikoz onetsitzat jo dira. Hona hemen haren laburpena:
Sailkapen ekonomikoa:
DIRUSARRERAK:
A) Eragiketa arruntak:
I. kapitulua. Zuzeneko zergak: 62.685,00 euro.
II. kapitulua. Zeharkako zergak: 48.100,00 euro.
III. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak. 15.675,00 euro.
IV. kapitulua. Transferentzia arruntak: 86.907,00 euro.
V. kapitulua. Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak. 10.683,00 euro.
B) Kapital eragiketak:
VI. kapitulua. Inbertsio errealak besterentzea:
VII. kapitulua. Kapital transferentziak eta bestelako kapital-dirusarrerak: 6.165,92 euro.
VIII. kapitulua. Finantza-aktiboak.
IX. kapitulua. Finantza-pasiboak.
Guztira: 230.215,92 euro.
GASTUAK:
A) Eskatzailea:
I. kapitulua. Langileen lansariak: 32.883,00 euro.
II. kapitulua. Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 89.131,47 euro.
III. kapitulua. Finantza gastuak: 9.272,00 euro.
IV. kapitulua. Transferentzia arruntak: 58.661,00 euro.
B) Kapital eragiketak:
VI. kapitulua. Inbertsio errealak: 14.873,46 euro.
VII. kapitulua. Kapital transferentziak: 4.845,00 euro.
VIII. kapitulua. Finantza-aktiboak.
IX. kapitulua. Finantza-pasiboak: 20.549,99 euro.
Guztira: 230.215,92 euro.
Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10ekol 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoa betez.
Betelun, bi mila eta biko urriaren lehenean. Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz. __ __ A0211640 __
Iragarkiaren kodea: