III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E R I N
Aurrekontu orokor eta bakarra
Leringo Udalak, 2002ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aipatu epean hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da, aipatu legeek ezartzen duten bezala.
Lerinen, bi mila eta biko urriaren hogeita bostean. Alkatea, sinadura ulertezina. __ __ A0211628 __
Iragarkiaren kodea: