III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Buztintxuri urbanizatzeko proiektuaren 3. fasea egiteko prozedura irekiaren deialdia (oinezkoendako eremua, An eta Bn)
Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2002ko urriaren 18an egin batzarrean, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
Kontratuaren xedea: Iruñeko Buztintxuri-Euntzetxiki I-Santa Engrazia eremuko S-1 sektoreko U.I.II unitatea urbanizatzeko obren 3. fasea egitea. (oinezkoendako eremua, An eta Bn).
Dei egilea: Hirigintza Gerentzia.
Kontrataren aurrekontua: 1.448.554,89 euro.
Enpresaren sailkapena: A-G-I taldea. 2-6-6 azpitaldea. C-D-C kategoria.
Aurkezteko epea eta tokia: hogeita sei (26) egun natural, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Hirigintzako Gerentziaren erregistroan edo Udalaren erregistro orokorrean eta azken honetan bakarrik, aurkezteko epea larunbatean bukatzen bada.
Dokumentazioa non bildu: Udalaren Hirigintza Gerentzia (Armadaren etorbidea, 2 -6. solairua) eta Rubio paper denda (Bergamín, 10).
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bortzean. Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0211625 __
Iragarkiaren kodea: