I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
234/2002 FORU DEKRETUA, azaroaren 18koa, Pedro Aristu Beaumont Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko azaroaren hemezortzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra._Pedro Aristu Beaumont, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hemezortzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin. __ __ A0212550 __
Iragarkiaren kodea: