III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E R I N
Eraikina saltzeko enkantea
Leringo Udalak enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, hiri finka hau saltzeko:
Katastroko 1. poligonoko 876. lurzatian dagoen eraikina, Portal karrikako 1ean; garaje edo biltegiak, bulegoek eta etxebizitzek osatzen dute; 250 metro koadro ditu eta beheko solairua eta bi gehiago dira. Guardia Zibilaren kaserna izan zen. Hasierako prezioa, hemendik goiti egiteko, 135.884,51 euro.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturalean, 9:00etatik 14:00ak arte, Leringo Udaletxeko bulegoetan.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintzen pleguan aipatzen direnak.
Fidantza: 2.717,69 euro.
Baldintzen plegua eta espedientea osatzen duten gainerako agiriak interesa dutenen eskura daude, azter dezaten, udal idazkaritzan.
Proposamenak non eta noiz irekiko diren: 13:30ean, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bigarren egun baliodunean.
Lerinen, bi mila eta biko urriaren hogeita bortzean. Alkatea, sinadura ulertezina.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ..........................; N.A.N. zenbakia: ............., adinez nagusia, bizilekua: .................., helbidea: .............., zenbakia: .............., bere izenean (edo hau ordezkatuz: ............, N.A.N./I.F.Z.: ..........., helbidea: .............., zenbakia: ........), Leringo Udalak argitaratutako iragarkiaren berri izanik, Leringo Portal karrikako 1ean dagoen hiri finka saltzeko, eta kontratu hori lotzen duten baldintzen pleguaren, jabetza tituluaren eta gainerako agirien berri izanik, onesten baititut, haren trukean diru hau eskaintzen dut: .......... (letraz eta zenbakiz) ............ euro.
(Eguna eta sinadura) __ __ A0211624 __
Iragarkiaren kodea: