142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A T Z A

Enkante publikoa

2002ko urriaren 15ean egin bilkuran, hau erabaki zen: "hiri lurzoruan eremu publikotik sobrante gelditu den orubea enkantean jartzea erabaki da, familia bakarreko etxebizitza eraikitzearren, ondare jabariko edo jabari pribatuko ondasuna delako. Orubeak ehun eta hogeita hamar metro karratu ditu eta karrika publikoarekin egiten du muga, Ipar, Hego, Ekialde nahiz Mendebaldetik. posturak finkatzeko, Bibiano Ruiz Araya eta Javier Saez de Jauregui Martínez de Guereñu tasatzaile izendatu dira. Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, 2003ko urtarrilaren 5ean, 17:00etan, Kontzejuaren aretoan. Baldintzak hauek dira: hasierako prezioa: 2,40 euro/metro karratua. Enkantean parte hartzeko, hasierako prezioaren % 50 ezarri beharko da fidantzatako.

Lurra, saldutakoan, osorik eraiki behar da; hartara, behin betiko esleipenaren egunetik hasi eta urte betean eraiki ez den lurra Kontzejuari itzuliko zaio.

Lurra ez zaio bertze titular bati saldu edo eskualdatzen ahal, enklantearen esleipen hartzailea ez bada, aldez aurretik eskaria egin eta Kontzejuak baimendu ezik. Esleipen hartzailearen bizkar izanen dira azpiegitura hauek dakartzaten gastuak: ur hartuneak, hustubideak eta, beharrezkoa bada, argi publikoa paratzea, karrika zolatzea, etab.

Artatzan, bi mila eta biko urriaren hamazazpian. Sinadura ulertezina. __ __ A0211623 __

Iragarkiaren kodea: