142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U L E B R A S

Tulebrasko Udal Planeko aldaketa puntuala

Ikusirik Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientearen egoera, Las Hoyas aldeko eraikuntzaren baldintza partikularrei dagokienez, Tulebrasko hiri lurzoruan.

Izanik Udal honek hasiera batean onetsi zuela aldaketa hori, erregelamenduzko quoruma zuela, 2002ko apirilaren 28an egin bilkuran, eta ezarri zuela jendaurrean egoteko erregelamenduzko epea.

Izanik jendaurrean jartzeko iragarkia Udalaren iragarki oholean eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan argitaratu zela, 2002ko apirilaren 24an, eta 2002ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 10ean.

Espedientea ekainaren 11tik uztailaren 11 arte egon zen jendaurrean, eta bitarte horretan inork ez du alegazio eta erreklamaziorik batere aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127.2.h) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Udal honek, bere eskubide osoko kide guztiak bat etorririk eta, beraz, quorum aski duela, erabaki du: Udal Planeko aldaketa puntuala behin-behinekoz eta behin betikoz onestea, Las Hoyas aldeko eraikuntzaren baldintza partikularrei dagokienez, Tulebrasko hiri lurzoruan, Udal honek aurkeztu eta tramitatu duen bezalaxe. Horren berri ematea Lurraldearen Antolamendu Departamentuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Artikulu aldatuak: (VII. kapituluaren zati bat, Las Hoyasko etxebizitza eremuko eraikuntza baldintza partikularrei dagokiez).

"220. kapitulua. Eremu eraikigarriak: Eremu eraikigarriak eta gutieneko azalera eraikigarri nahitaezkoak ordenantza hauetako VII.4 kapituluan antolamenduaren gainean dauden baldintza partikularrek eremu bakoitzerako zehaztu dituztenak izanen dira.

Sotoak eta erdisotoak beren proiekzioa izan behar dute oinean, lurzati pribatuaren barnean.

231. artikulua. Balkoiak, miratokiak eta gorputz irtenak.

1._Balkoiak, miratokiak eta gorputz irtenak baimenduko dira, beheko solairutik hasita, eta gutienez ere 3,00 metrotik goiti baldin badira.

2._Balkoi, miratoki eta gorputz irtenetarako baimentzen diren irtenguneak gehienez ere metro 1 izanen dira.

3._Gorputz irtenen luzera osoa ez da fatxada bakoitzaren luzeraren 2/3 baino gehiago izanen.

4._Baoetako ertzak 0,60 metro baino gehiagotara egonen dira mehelinen planotik edo eraikinaren kantoitik. Gorputz irten irekiak ez dira kontatuko aprobetxamenduari dagokionez.

236. artikulua. Balkoiak, miratokiak eta gorputz irtenak.

1._Balkoiak, miratokiak eta gorputz irtenak baimenduko dira, beheko solairutik hasita, eta gutienez ere 3.00 metrotik goiti baldin badira.

2._Balkoi, miratoki eta gorputz irtenetarako baimentzen diren irtenguneak gehienez ere metro 1 izanen dira.

3._Gorputz irtenen luzera osoa ez da fatxada bakoitzaren luzeraren 2/3 baino gehiago izanen.

4._Baoetako ertzak 0,60 metro baino gehiagotara egonen dira mehelinen planotik edo eraikinaren kantoitik. Gorputz irten irekiak ez dira kontatuko aprobetxamenduari dagokionez".

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tulebrasen, bi mila eta biko urriaren hogeita bian. Alkate udalburua, Rafael Ayensa Pascual. __ __ A0211611 __

Iragarkiaren kodea: