142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R I L L A S

2003ko ordenantza fiskalak eta Udalaren ordainarazpenen tasak hasiera batean onetsirik

Barillasko Udalak 2003ko ordenantza fiskalak eta Udalaren ordainarazpenen tasak onetsi ditu, hasiera batean, 2002ko urriaren 8an egin osoko bilkuran eta erregelamenduzko quoruma zuela. Hona hemen:

1. Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasen ordenantza fiskala.

Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko eta karrikak garbitzeko ordenantza fiskalaren tasa.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasun eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Auzolana eta bidelana arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Ordainarazpenen tasak:

Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,80.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,50.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gainordaina: % 40.:

Gainbalioaren gaineko zerga: gutieneko ehuneko eta kargak.

Nafarroako KPI orokorrak 2002an duen gorakadaren aplikazioa, Udalaren gainerako ordainarazpenetarako.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek aztertu eta, nahi badute, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Barillasen, bi mila eta biko urriaren hogeita bian. Alkatea, María Teresa Martínez Baigorri. __ __ A0211609 __

Iragarkiaren kodea: