III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
UHARTE-ARAKIL
Aurrekontuko 01/2002 aldaketa. Hasierako onespena
Uharte-Arakilgo Udalak, 2002ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:
Osoko bilkurak, 2002ko maiatzaren 23an hartu erabakiaren bitartez, onartu egin zuen Uharte-Arakilgo Udalaren erantzukizuna Industrias Laneko, S.A.L.k finkan egindako itxitura eraisteko eta hirigintzako araudiak ezarritako tokian egiteko aginduari dagokionez; izan ere, hasiera bateko kokapena udal langileek erabaki baitzuten. Administrazioaren erantzukizuna 11.953,78 eurotakoa dela erabakita, errekurtsoak aurkezteko legediak ezarritako epeak iraganik, ez denez kalte-ordain horri dagokion gastua aurreikusi 2002ko aurrekontu orokor eta bakarrean, osoko bilkurak, kideen erabateko gehiengoarekin, hau erabaki du:
1._Hasiera batez onestea aurrekontuko 01/2002 aldaketa; alegia, kreditu berezia eskaintzea:
Kreditu berezia: 432.4300 Lurzatiaren itxituraren kalte-ordaina. Laneko.
Finantzaketa: 87000 Diruzaintza orokorreko gerakina
2._Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
3._Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Uharte-Arakilen, bi mila eta biko urriaren zortzian. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza. __ __ A0211595 __
Iragarkiaren kodea: