III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L A R
Plan partzialeko aldaketa hasiera batez onetsita
Galar Zendeako Udalak, 2002ko urriaren 17an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Cordovillako S-5 sektoreko plan partzialeko aldaketa, Macla Ingeniería Civil enpresak sustatua. Hasierako onespena
Erabaki da hasiera batez onestea S-5 sektoreko Plan Partzialaren Testu Bategineko 34. artikuluko aldaketa, eta jendaurrean jartzea hilabeterako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 127.1 eta 117. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Getze-Galarren, bi mila eta biko urriaren hogeita lauan. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz. __ __ A0211593 __
Iragarkiaren kodea: