142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R R O T Z

Bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia

Udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren agintealdia bukatzear denez gero, ediktu honen bitartez jakinarazten da legeak ezarritako baldintzak betetzen dituen orok eskabidea aurkeztu ahalko duela Udal honetako idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabosgarren eguneko eguerdiko ordu bata arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Urrotzen, bi mila eta biko urriaren hogeita hiruan. Alkatea, Juana María Lecumberri. __ __ A0211592 __

Iragarkiaren kodea: