III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A T A R R A B I A
Zehapenen jakinarazpena
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Espedientea: 2001/506. Jabea: Talleres Reyco, S.L. Matrikula: NA-9389-AG. Tokia: Aita Murillo, 2. Data: 2002ko irailaren 25a. Ordua: 21:25. Zenbatekoa: 240 euro. BSL: 72.3.
Espedientea: 2002/150. Jabea: Julián Urbano Soguero. Matrikula: Z-8288-BN. Tokia: Fermín Tirapu, z.g. Data: 2002ko otsailaren 18a. Ordua: 12:55. Zenbatekoa: 90 euro. ZEO: 92.2.
Espedientea: 2002/151. Jabea: Julián Urbano Soguero. Matrikula: Z-8288-BN. Tokia: Fermín Tirapu, z.g. Data: 2002ko otsailaren 18a. Ordua: 12:55. Zenbatekoa: 96 euro. BSL: 53.1. ZEO: 143.1.
Espedientea: 2002/411. Jabea: Francisco Gómez González. Matrikula: 0794-BKC. Tokia: Landazabal industrialdea, A kalea. Data: 2002ko uztailaren 24a. Ordua: 17:15. Zenbatekoa: 90 euro. ZEO: 92.2.
Espedientea: 2002/412. Jabea: Francisco Gómez González. Matrikula: 0794-BKC. Tokia: Landazabal industrialdea, 2. kalea. Data: 2002ko uztailaren 24a. Ordua: 17:15. Zenbatekoa: 96 euro. BSL: 53.1. ZEO: 132.18.
Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.
Zehapen horien kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.
Atarrabian, bi mila eta biko urriaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui. __ __ A0211569 __
Iragarkiaren kodea: