142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

SGU-15 sistema orokorra, lehen fasea, urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Gobernu Batzordeak 2002ko urriaren 1ean egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik egungo Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko SGU-15 sistema orokorra (lehen fasea) urbanizatzeko proiektua, Tafallako Udalak sustatua.

Udaleko zerbitzu teknikoek emandako txostena kontuan izanik eta Lurraldearen Antolameduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legeko 119. artikuluan eta ondorengoetan xedatua aplikatuz, hau erabaki da:

1. Hasiera batez onestea egungo HAPOko SGU-15 sistema orokorra (lehen fasea) urbanizatzeko proiektua, Tafallako Udalak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratuta, 15 eguneko epean, herritarrek eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. "Diario de Navarra" eta "Diario de Noticias" egunkarietan, eta Udalaren iragarki oholean iragarkia paratzea.

4. Erabakia jakinaraztea kontu hartzailetzari, Udaleko zerbitzu teknikoei eta idazkaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Izapide bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio-bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta biko urriaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina. __ __ A0211536 __

Iragarkiaren kodea: