142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

5. poligonoko 83. lurzatiko xehetasun azterlana, Julián Tabuenca Clemente jaunak sustatua, Gobernu Batzordeak 2002ko ekainaren 19ko bilkuran onetsi zuen hasiera batez, eta jendaurreko aldia igaro da inork haren aurkako erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119.4 artikuluan xedatuarekin bat, Gobernu Batzordeak erabaki du, aho batez, behin betikoz onestea Julián Tabuenca Clemente jaunak sustatu xehetasun azterlana, Santa Teresa Jornet kaleko 5. poligonoko 83. lurzatikoa.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Cascanten, bi mila eta biko urriaren hamaikan. Alkate udalburua, Jesús García Barea. __ __ A0211535 __

Iragarkiaren kodea: