142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Gorriti kaleko 33an ibilgailuak garbitu eta koipeztatzeko garajea irekitzeko lizentzia iraungitzeko espedientearen hasiera

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko urriaren 7an:

"Egiaztatu denez, ibilgailuak eduki, garbitu eta koipeztatzeko jarduerarako den lokala, Felipe Gorriti kaleko 33an beheko solairuan dagoena, 1961eko abenduaren 21eko irekiera lizentzia duena, Javier Izco Bibiot eta José Faura López jaunena dena, ez da erabili azken sei hilabete honetan jarduera horretarako; horren ondorioz, erabaki dut irekitzeko lizentziaren eta ibilgailuak espaloietan barna sartzearen iraungipenari buruzko espedientea irekitzea, eta titularrari adieraztea hamar eguneko epea duela espedientean agertu eta bere eskubideen aldeko alegazioak aurkezteko".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0211528 __

Iragarkiaren kodea: