142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Aralar kaleko 42an harategi-urdaitegi bat irekitzeko lizentzia iraungitzeko espedientearen hasiera

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko urriaren 7an:

"Egiaztatu denez, harategi-urdaitegia jarduerarako den lokala, Aralar kaleko 42an beheko solairuan dagoena, 1983ko otsailaren 24ko irekiera lizentzia duena, José Luis Sarasa Músquiz jaunarena dena, ez da erabili azken sei hilabete honetan jarduera horretarako; horren ondorioz, erabaki dut jarduteko eta irekitzeko lizentzien iraungipenari buruzko espedientea irekitzea, eta titularrari adieraztea hamar eguneko epea duela espedientean agertu eta bere eskubideen aldeko alegazioak aurkezteko".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0211527 __

Iragarkiaren kodea: