142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R M E N D I

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Iturmendiko Udalak, 2002ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1 c) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, behin betikoz onestea Ignacio Arbizu Gabirondo jaunak sustatutako xehetasun azterlana. Tokia: Iturmendiko 2. polígonoko 87. lurzatia, Pilaralde alderdia; haren hasierako onespena 2002ko ekainaren 15eko osoko bilkuran egin zen eta jendaurrean egon da (98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 14koa), inork alegaziorik aurkeztu gabe.

2. Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 eta 121.2 artikuluetako aginduekin bat, erabaki zen aginduzko argitalpena egitea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, baita xehetasun azterlanaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea ere.

Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, eta ohartarazten da egintza horrek bukaera ematen diola administrazio bideari eta aukera dagoela dagozkion errekurtsoak paratzeko.

Iturmendin, bi mila eta biko urriaren hamaseian. Alkatea, Julen Galarza Otxoa. __ __ A0211418 __

Iragarkiaren kodea: