142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R M E N D I

Xehetasun azterlana eta birzatitzeko proiektua hasiera batean onetsirik

2002ko urriaren 15ean egin bilkuran eta boz batez, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Iturmendiko Arau Subsidiarioak 1. sektoreko U 49-3 unitatean (2. poligonoko 719. lurzatia) aldatzen dituen xehetasun azterlana, Construcciones Muroa, S.A.k sustatua, eta ikusirik, halaber, unitate hori borondatez birzatitzeko proiektua, udal arkitektoari aholkua eskaturik, Udalak, osoko bilkuran, boz batez erabaki du:

1. Hasiera batean onestea delako xehetasun azterlana, lehenik, eta delako birzatitzeko proiektua, bigarrenik, kontuan harturik udal arkitektoak honekin batean doan txostenean erraten dituenak.

2. Xehetasun azterlan hori jendaurrean edukitzea, 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina."

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da egintza horrek bukaera ematen diola administrazio bideari eta aukera dagoela dagozkion errekurtsoak paratzeko.

Iturmendin, bi mila eta biko urriaren hamaseian. Alkatea, Julen Galarza Otxoa. __ __ A0211417 __

Iragarkiaren kodea: