142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko azaroaren 22koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren korrespondentzia (frankeoa izan ezik) 2003. urtean tratatu eta Postetxera eramateko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak lizitaziorako deia egin du 2003. urtean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren korrespondentzia (frankeoa izan ezik) tratatu eta Postetxera eramateko lanak kontratatzeko, orotariko baldintza hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: aipatutako lanak kontratatu eta egitea.

_Izapidaketa: arrunta.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Kontratuaren aurrekontua: 60.000 euro (BEZa barne).

_Lanak egiteko epea: 2003. urtea.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2002ko abenduaren 23ko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro eta bulegoetan.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta eguna: 2002ko abenduaren 30eko 9:00etan, Komunikazio Zerbitzuko bulegoetan.

Administrazio klausulen eta agindu tekniko partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, bigarren oinean).

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita bian._Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona. __ __ A0212613 __

Iragarkiaren kodea: