I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
EBAZPENA, 2002ko azaroaren 20koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, 2003. urterako Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioko epaitegietako tresna informatikoen mantentzea eta laguntza teknikoa prozedura irekiaren bidez kontratatu eta lehiaketaren bidez esleitzeko espedientea onesten duena.
Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuak lehiaketarako dei egin du 2003. urterako Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioko epaitegietako tresna informatikoen mantentzea eta laguntza teknikoa kontratatzeko, orotariko baldintza hauei jarraikiz:
_Kontratuaren xedea: 2003. urterako Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioko epaitegietako tresna informatikoen mantentzea eta laguntza teknikoa eginen duen enpresa hautatzea (2003/3 espedientea).
_Izapidaketa: arrunta.
_Esleitzeko prozedura: irekia.
_Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
_Kontratuaren aurrekontua: 72.000 euro, BEZa barne.
_Egiteko epea: 2003ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.
_Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko abenduaren 23 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko beheko oinean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.
_Klausulen pleguak: Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean), bulegoko egun-ordu baliodunetan.
_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko urtarrilaren 9ko 10:00etan, Zuzendaritza Nagusi horren bulegoetan.
Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeian._Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo. __ __ A0212646 __
Iragarkiaren kodea: