142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1255/2002 FORU AGINDUA, azaroaren 11koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, administrazio klausula partikularren eta ustiapenekoen plegua eta Nafarroako Foru Komunitateko telebista digital lurrekoaren zerbitzu publikoa kudeatzeko bi kontzesio administratibo kontratatzeko espedientea onesten dituena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egiten du Nafarroako Foru Komunitateko telebista digital lurrekoaren zerbitzu publikoa kudeatzeko bi kontzesio administratibo kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko telebista digital lurrekoaren zerbitzu publikoa kudeatzeko bi kontzesio administratibo kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Kontzesioaren epea: 10 urte.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik berrogeita bosgarren egun naturala arte, eta egun hori balioduna ez balitz, hurrengo egun balioduna arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistro Orokorreko bulegoan (San Ignazio etorbidea 3, behea, Iruña) eta, halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta ustiapenekoen pleguan ageri direnak.

_Administrazio klausula partikularren eta ustiapenekoen plegua lizitatzaileen eskura egonen da, azter dezaten, Telekomunikazio Zerbitzuan (Iturrondo industrialdea, 1-2. solairua (31600) Burlata.Tel: 948-423057. Telefax: 948-427448).

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamaikan._Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti. __ __ A0212361 __

Iragarkiaren kodea: