142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

219/2002 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, "Jurramendiko Mankomunitateko ipar-mendebaldeko hornidura" izeneko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

Toki Administrazioko kontseilariak, uztailaren 24ko 383/2002 Foru Aginduaren bidez, "Jurramendiko Mankomunitateko ipar-mendebaldeko hornidura" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari ekin zion. Proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egon ziren hamabost egunez.

Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Toki Administrazioko kontseilariak, urriaren 9ko 717/2002 Foru Aginduaren bidez, proiektu hura behin betikoz onetsi zuen.

Okupazioa presakotzat jo da Mankomunitatea osatzen duten herri askotan uraren hornidura publikoa bermatzearren, baita Europako Batasuneko Kohesio Fondoen kontura finantzatzeko bete beharreko egutegi hertsiari lotzearren ere.

Nafarroako Gobernuak, Jurramendiko Mankomunitateak alegaturikoa ikusirik, uste du justifikatua dagoela desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko urriaren hogeita bateko bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, "Jurramendiko Mankomunitateko ipar-mendebaldeko hornidura" izeneko proiektuko obrek ukituriko eskubide eta ondasunen okupazioa presakotzat jotzen da.

2. artikulua. Toki Administrazioko Departamentuak proiektuak ukituriko ondasunak desjabetzeko prozedura izapidatuko du, bukatutzat eman arte.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita batean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin. __ __ A0211652 __

Iragarkiaren kodea: