I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
218/2002 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Berako Arau Subsidiarioetako A hornidura eremuan 3. poligonoko 201. lurzatiaren okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaezko desjabetzapena egiteko.
Berako Udalak, 2002ko apirilaren 25eko bilkuran harturiko Erabakiaren bidez, bertako Arau Subsidiarioetako A hornidura eremuan 3. poligonoko 201. lurzatia desjabetzeko prozedurari ekin zion. Hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zuen, hamabost egunez.
Ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, behar den bezala, jendaurrean egoteko epea bukatu da. Alegaziorik aurkeztu ez denez, Berako Udalak, 2002ko uztailaren 11ko Erabakiaren bidez, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onetsi zuen.
Obrak presakotzat jo dira hornidura eremu hori berdegune publikotako eta udal ekipamendutako erabiliko baita. Horrelaxe dago kalifikaturik 1986an Arau Subsidiarioak onetsi zirenez geroztik. Lurzatiaren jabeek helegite bat aurkeztu zuten arau haien onespenaren aurka. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa 1992an bukatu zen, Auzitegi Gorenak ontzat eman baitzituen obrak, epai baten bidez. Orduz geroztik, Udalak bilera batzuk izan ditu jabeekin, diru kontuetan adostasuna lortzeko, baina alferrik. Desjabetze espedienteari ekin dakiola eskatu da. Gainera, hornidura eremu hau Kultur Etxearen eta Liburutegiaren ondoan dago, Udalaren Pilotalekuaren aurrean. Hori dela eta, auto asko dabiltza, kulturan eta kiroletan dihardutenenak, aparkalekurik gabeko kale bat baita, hiri barruko zeharbide bat da eta. Horregatik desjabetu nahi den lurzatia egokitu asmo du Udalak bertan aparkaleku bat egiteko, arazo hori konpentzearren.
Nafarroako Gobernuak, Berako Udalak alegaturikoa ikusirik, uste du justifikatua dagoela desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko urriaren hogeita bateko bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra._Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Berako Arau Subsidiarioetako A hornidura eremuan 3. poligonoko 201. lurzatiaren okupazioak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten da.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita batean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin. __ __ A0211653 __
Iragarkiaren kodea: