III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Construcciones Metálicas Ariz, S.A. Jarduera: egitura metalikoa fabrikatzea (Legeztatzea). Tokia: Dorre-Elortzibarko Iruña-Huesca errepideko 9. Km-an.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko urriaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta. __ __ A0211578 __
Iragarkiaren kodea: