III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R A Ñ E T A
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) ezarritakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Eskatzailea: Alberto Velasco Sánchez. Jarduera: goi mailako zakur hautatuen haztegia. Tokia: 1. poligonoa, 97. lurzatia, Liatzeta.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Irañetan, bi mila eta biko urriaren hogeita batean. Alkatea, Pedro Beraza Gastesi. __ __ A0211575 __
Iragarkiaren kodea: