142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R R A U L B E I T I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatu baitzen) xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2002ko irailaren 25a. Eskatzailea: Ciudad Berdin, S.L. Jarduera: kirol instalazioak eta ostalaritzakoak. Tokia: Artieda, Agustindarren eskola zaharra.

Urraulbeitin, bi mila eta biko urriaren bian. Alkatea, Fernando Cabodevilla Eslava. __ __ A0211505 __

Iragarkiaren kodea: