142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1692/2002 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Juan Jesús Guitarte Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, "San Frantzisko Xabierkoa" Zentro Psikogeriatrikoko Zerbitzu Orokorren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Juan Jesús Guitarte Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, "San Frantzisko Xabierkoa" Zentro Psikogeriatrikoko Zerbitzu Orokorren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamarrean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez. __ __ A0211487 __

Iragarkiaren kodea: