Iragarkia
142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Legeak
30/2002 FORU LEGEA, azaroaren 19koa, 2004rako toki azpiegituren plan bereziari buruzkoa.
NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK
Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak ondoko hau onetsi duela:
2004RAKO TOKI AZPIEGITUREN PLAN BEREZIARI BURUZKO FORU LEGEA.
ZIOEN AZALPENA.
Nafarroako toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak 61. artikuluan agintzen du Nafarroako Gobernuak, hartarako gaitasuna ematen dion foru lege bat oinarri, inbertsio planak ezarriko dituela toki entitateekin lankidetzan aritzeko tresnatzat, eta plan horien helburu nagusia izanen dela Nafarroako lurralde osoan segurtatzea nahitaezko udal zerbitzuak egon daitezen.
Hori betetzeko, bada, zenbait arau onetsi dira bata bestearen ondotik; haietarik berrienak 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legea eta 2001-2003rako plan bereziari buruzko uztailaren 5eko 16/2001 Foru Legea dira, orain garatzen eta betetzen ari direnak.
Tresna horiei esker, kontsignatutako kapital transferentzien partiketa objektiboa lortu da, nahiz eta aurrekontuaren gutxiegitasunak ezindu duen eskatutako inbertsio guztiak asetzea. Plan horien betetzeak agerian utzi du zenbait eremuren egoera, beren kokaera geografikoagatik edo populazio gutxi eta barreiatua izateagatik edo bestegatik, makurtu dela, haien inbertsioak ezin izan baitira sartu hiru urteko planetan, beste herrietan lehentasun handiagoko obrak zeudelako, edo haien finantzen egoera oso larria zelako. Inbertsioetarako dirutzak arrazionalki igotzeak ere ez luke egoera hau konponduko.
Aipa dezagun, adibidez, presio handiko ur-horniduraren plan zuzentzailearen kasua, irispide handikoa delako. Plan hori 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legean ageri zen, zeinaren finantzazio arrunta, kapital transferentzien bidezkoa, inbertsio kostuaren 100eko 90era iristen den. Parte-hartze portzentajea handia bada ere, defizita egoten da halako azpiegituretan Nafarroako zenbait puntutan, batez ere kasuko toki entitateak hartarako finantzaketa bere gain hartu ezin eta ez direlako atxikitzen.
Bestalde, toki programazioko inbertsioei dagokienez, toki entitate guztiek aurkeztutako eskaerak hautatu eta lehenesteko formulak aukera ematen du konprobatzeko badirela zenbait obra, entitate bakoitzak erabiltzen duen defizit kontzeptuaren arabera laburrera begira beharrezkotzat hartuak baina hala ere inbertsio planetan sartzen ez direnak, zeren aplikatzen diren gainerako aldagaiek, inbertsioak biztanleko duen errentagarritasuna ere barne, nabarmen gutxitzen dutelako obra hautatu eta lehenesteko koefizientea.
Nafarroako toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 34. artikuluak agintzen du ekintza publikoaren sektoreak arautzeko Foru Komunitateko legeetan zilegi izanen dela araubide bereziak ezartzea zenbait udalentzat, baldin beren kokaera geografikoagatik, jarduera nagusiagatik, ondare historikoagatik edo beste edozein berezitasunengatik komeni bada haien antolamenduan edo finantzazio sisteman tratamendu banakatua ematea.
Lortutako esperientzia ikusita, honelako azpiegitura oinarrizkoak finantzatu, hautatu eta lehenesteko irizpideak moldatu behar dira, berdin direnek elkarrekin lehiatzeko aukera izateko moduan.
Nafarroako lurraldearen antolamenduaz eta hiri sistemaz egin diren ikerketek agertu dute badirela garapen sozioekonomiko txikiagoko zenbait udal, eta horren ondorioz heldu zaizkiela gainbehera demografikoa, populazioaren zahartzea, euskarri produktibo atzeratua, garapen ekonomikoaren eta dotazioen maila apala eta beste hainbat aldagai esanguratsu.
Kontzeptu horiek parametro harturik, bada, herri zerrenda bat ateratzen da, Nafarroako eremu deprimitutzat jotzeko modukoena; horiei eman nahi zaie finantza tratamendu berezia eta horiek dira foru lege honen helburu.
Oinarrizko azpiegiturez hornitzera bultzatzeko asmoan, ezin ahaztu da eginahalean lortu behar dela baliabideen aprobetxamendurik handiena. Hortaz, eta erdietsi behar den efikazia helburu, baliteke zenbait ekintzatarako toki entitateen borondatezko elkarteak sortu behar izatea.
Nafarroako eremu deprimituek dituzten premia gero eta handiagoak asetzeko, araubide berezi bat ezarri behar da 2004. urtera arte, indarrean den hiru urteko plana osatzeko, eremu horiek oinarrizko azpiegituretan izaten duten defizita berdintzeko funts eta finantzazio sistema banakatua ezarriz, aukera emango diena horko herritarrei gainerako nafarrek eskura izaten dituzten oinarrizko zerbitzuak haiek ere izateko.
Aurreko guztia gogoan, lagundu behar zaie toki entitate horiei inbertsio behinenak egiteko: presio handiko ur-horniduraren plan zuzentzailea, ura banatzeko eta saneamendurako sare lokalak, zoladurak, kaleetako argiteria, udaletxeak eta herri-bideak ere barne, 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planerako eskaerak oinarri hartuta eta funtsak aplikatzeko arau honek erasaten dien entitateetarako erdietsi diren hautatu eta lehenesteko irizpideak aintzat hartuta.
Finantzaketari dagokionez, presio handiko ur-horniduraren plan zuzentzaileari 100eko 10 emanen zaio 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planaren Foru Legeak agintzen duenaren osagarri; toki programazioko obretarako eutsi eginen zaio arau hori aplikatuta tokatzen den finantzaketari.
Foru lege honen ondoriozko dotazioak osagarriak dira 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeak agintzen dituenen aldean; biek batera osatzen dute toki ogasunek kasuan kasuko ekitaldi ekonomikoan Nafarroako tributuetan parte hartzeko fondotik toki entitateek jaso behar duten kapital transferentzien bidezko aportazioa.
Azkenik, arau honek toki azpiegituren sistemarekiko duen osagarritasuna aitorturik, uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeak eta bera garatzeko araudiak agintzen duen prozedura erabiliko da foru lege honek espresuki aurreikusten ez dituen ekintzetarako.
1. artikulua. Foru lege honen helburua da 2004ko aurrekontu-ekitaldirako plan berezi bat ezartzea toki azpiegituren gaietarakoa, 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeak eta 2001-2003rako plan bereziari buruzko uztailaren 5ko 16/2001 Foru Legeak agintzen dutenaren osagarri. Planak eranskinean ageri diren herriak izanen ditu helburu, foru lege honek agintzen dituenetarako horiek hartzen baitira eremu deprimitutzat.
2. artikulua. Finantzatu beharreko inbertsioak honakoak izanen dira, hurrenez hurren eta inbertsio mota bakoitzari funtsak aplikatuz, behin aurrekoa osatu ondoren: presio handiko ur-horniduraren plan zuzentzailea eta 2004ko lanen planean sartu ez diren zoladurari buruzko toki programazioko lanak, baldin eta delako planean sartu ziren ura banatzeko eta saneamendurako sare lokaletarako inbertsioekin lotuta badaude, ura banatzeko eta saneamendurako sare lokalen lanak eta bai, halakorik bada, lan horiek erasandako kale-zoladurako lanak, bi inbertsio motak eskatu badira; kale-zoladurako lanak, kaleetako argiteria, udaletxeak eta, azkenik, herri-bideetako lana, 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeko 2. eta 3. artikuluek zehazten duten moduan.
3. artikulua. Plan berezi honi egiten zaion aportazioa, Nafarroako aurrekontu orokorretik kapital transferentziak eginez gauzatuko dena, 3.906.579 eurokoa izanen da.
4. artikulua. Presio handiko ur-horniduraren plan zuzentzailea gauzatu eta betearazteko, aintzat hartuko da 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeak eta haren garapeneko araudiek agintzen dutena.
5. artikulua. Toki programazioko lanak hautatu eta lehenesteko, aintzat hartuko da foru lege honek aipatzen dituen toki entitateek 2001-2003rako hiru urteko planaren formazio prozesuan aurkeztutako eskaerek izan duten hautatze eta leheneste koefizientea. Zehaztu diren klaseko lanetatik laburrera begira beharrezkotzat kalifikatu direnak baizik ez dira aintzat hartuko, azpiegituretan bakoitzak duen defizitaren arabera.
6. artikulua. Presio handiko ur-horniduraren plan zuzentzaileko lanetarako aportazioa 100eko 10ekoa izanen da, 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko Foru Legeak inbertsio horietarako aurreikusten dituen aportazioen osagarri.
7. artikulua. Toki programazioko lanetarako aportazio araubidea 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko Foru Legeko 9. eta harekin bat datozen artikuluek agintzen dutena izanen da.
8. artikulua. Foru lege honetan jasotzen den plan berezia sortu, garatu, kudeatu eta betearazteko prozedura, 2001-2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legeak eta lege hori garatzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 20ko 36/2000 Foru Dekretuak ezartzen dutena izanen da, arau honetan aurreikusten diren berezitasunen arabera moldatua.
9. artikulua. 1. Ekitaldi ekonomiko batean erabiltzen ez diren baliabideak, hurrengo ekitaldikoei erantsiko zaizkie.
Kreditu bat erantsi eta eranste horri baimena eman zaion ekitaldi ekonomikoan aplikatzen ez bada, hurrengo ekitaldiko aurrekontuetako gastu egoerari erantsiko zaio, ekitaldi horretan aplikatzeko.
2. Emaitzen kontuetako aurrerapenak aurreko ekitaldietako lanen kostu soberakinak berdintzeko erabiliko dira eta bai, hala behartzen bada, lan berriak egiteko ere, 2, 4 eta 5. artikuluetan agintzen diren modu eta baldintzetan.
LEHENBIZIKO XEDAPEN GEHIGARRIA
Presio handiko ur-horniduraren plan zuzentzaileko inbertsioak, foru lege honek aipatzen dituenak, toki entitate bat baino gehiagok elkar hartuta egitea beharrezkoa bada, hartarako elkartea sortzea izanen da baldintza; elkarte bakoitzak arau honen eranskinean ageri diren herriek osatua beharko du eta zilegi izanen da beste entitate batzuk ere elkartekide izatea, betiere populazioaren gehiengoa beste herri horietakoa bada.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Kapital transferentziei dagozkien zenbatekoa banatzeko, 2001- 2003rako toki azpiegituren hiru urteko planari buruzko Foru Legeak eta 2001-2003rako plan bereziari buruzko uztailaren 5eko 16/2001 Foru Legeak toki azpiegituren gaietan agintzen dutena hartuko da aintzat.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hemeretzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.
E R A N S K I N A
KODEA UDALERRIA
001 ABAIGAR
002 ABARTZUZA
003 ABAURREGAINA
004 ABAURREPEA
005 ABERIN
007 ADIOS
008 AGUILAR KODESKOA
011 ALLIN
AMILLAO
ARAMENDIA
ARBEITZA
ARTABIA
ETXABARRI
EULTZ
GALDIO
LARRION
MUNETA
ZUBIELKI
013 AMESKOABARREN
ARTATZA
BAKEDAO
BARINDAO
EKALA
GOLLAO
SAN MARTIN-AMESKOA
ZUDAIRI
014 ANTZINIBAR
ANTZIN
MENDILIBARRI
017 ANUE
ARITZU
BURUTAIN
EGOZKUE
ETSAIN
ETULAIN
LEAZKUE
OLAGUE
018 AÑORBE
020 ARAITZ
ARRIBE-ATALLU
AZKARATE
GAINTZA
INTZA
UZTEGI
021 ARANARATXE
022 ARANTZA
024 ARANO
026 ARAS
027 ARBIZU
028 ARTZIBAR
ARRIETA
ARTOZKI
AZPARREN
LAKABE
NAGORE
SARAGUETA
URITZ
HIRIBERRI-ARTZIBAR
030 ARELLANO
031 ARESO
033 ARIA
034 ARIBE
035 ARMAÑANTZAS
037 ARRUAZU
039 ARTAZU
040 ATETZ
AROSTEGI
ZIGANDA
BERATSAIN
BEUNTZA
EGUARATS
ERITZE
043 AZUELO
044 BAKAIKU
045 BARASOAIN
046 BARBARIN
047 BARGOTA
048 BARILLAS
049 BASABURUA
ARRARATS
BERUETE
GARTZARON
IGOA
IHABEN
ITSASO
JAUNTSARATS
OROKIETA-ERBITI
UDABE-BERAMENDI
051 BEIRE
052 BELASKOAIN
055 BETELU
056 BIURRUN-OLKOTZ
BIURRUN
OLKOTZ
058 AURITZ
059 BURGI
061 EL BUSTO
063 CABREDO
071 GAZTELUBERRI
073 ZIORDIA
074 ZIRAUKI
075 ZIRITZA
079 DESOJO
080 DEIKAZTELU
081 DONAMARIA
082 ETXALAR
083 ETXARRI
085 ETXAURI
087 ELGORRIAGA
089 ENERITZ
090 ERATSUN
091 ERGOIENA
DORRAO
LIZARRAGA
UNANU
092 ERROIBAR
AINTZIOA
AURIZBERRI
BIZKARRETA-GERENDIAIN
ERRO
ESNOTZ
LINTZOAIN
MEZKIRITZ
ORONDRITZ
ZILBETI
093 EZKAROZE
094 ESLABA
095 ESPARTZA
096 ESPRONTZEDA
099 ETAIU
100 EULATE
102 EZKURRA
103 EZPOROGI
AIESA
110 GALIPENTZU
111 GALOZE
IZIZE
ITZALLE
USKARTZE
112 GARAIOA
113 GARDE
114 GARINOAIN
115 GARRALDA
116 GENEVILLA
118 GOÑERRI
AIZPUN
AZANTZA
GOÑI
AMUNARRITZ
URDOTZ
119 GORZA
GORZA
IGARI
120 GESALATZ
ARGIÑAO
ESTENOTZ
GARISOAIN
GENBE
IRURRE
ITURGOIEN
IZURTZU
LERATE
MUETZ
MUNIAIN-GESALATZ
BIDAURRE
121 GIRGILLAO
ETXARREN-GIRGILLAO
GIRGILLAO
124 IBARGOITI
ABINTZAO
IDOTZIN
IZKO
GETZE-IBARGOITI
125 IGUZKITZA
AZKETA
IGUZKITZA
LABEAGA
URBIOLA
126 IMOTZ
ETXALEKU
ERASO
GOLDARATZ
LATASA
MUSKITZ
OSKOTZ
URRITZA
ZARRANTZ
127 IRAÑETA
128 IZABA
129 ITUREN
130 ITURMENDI
132 ITZAGAONDOA
ARDATZ-ITZAGAONDOA
133 ITZALTZU
134 JAURRIETA
135 XABIER
136 TXULAPAIN
ARISTREGI
BEORBURU
GARTZIRIAIN
LARRAIOTZ
MARKALAIN
NABATZ
NUIN
OLLAKARIZKETA
OTSAKAR
OSINAGA
UNTZU
137 LABAIEN
139 LANA
GALBARRA
GASTIAIN
NARKUE
ULIBARRI
BILORIA
140 LANTZ
141 LAPOBLACION
LAPOBLACION
MEANO
143 LARRAGOA
145 ELIZAGORRIA
146 LEATXE
147 LEGARDA
148 LEGARIA
150 LEOTZ
ARTARIAIN
IRATXETA
LEOTZ
OLETA
151 LERGA
154 LEZAUN
155 LEDEA
156 LIZOAIN
158 LONGIDA
AOS
ARTAXO
EKAI
MURELU-LONGIDA
BILLABETA
160 LUKIN
162 MARAÑON
166 MENDAZA
ACEDO
ASARTA
MENDAZA
UBAGO
168 METAUTEN
ARTEAGA
GAUZA
METAUTEN
OLLOBARREN
OLLOGOIEN
ZUFIA
170 MIRAFUENTES
172 ELO
174 MORENTIN
175 MUES
177 MURIETA
179 MURILLO EL FRUTO
180 MURUZABAL
181 NABASKOZE
AIZPURGI
NABASKOZE
USTAIZE
182 NAZAR
184 OKO
185 OTSAGABIA
186 ODIETA
ANOZIBAR
ZIAURRITZ
GASKUE
GELBENTZU
GENDULAIN
LATASA
OSTITZ
ERRIPA
187 OITZ
188 OLAIBAR
ENDERITZ
OLAITZ
OLABE
OTSAKAIN
190 OLEXUA
192 OLORITZ
ETXAGUE
MENDIBIL
OLORITZ
SOLTXAGA
195 ORBAITZETA
196 ORBARA
197 ORISOAIN
198 ORONTZE
199 OROTZ-BETELU
203 PETILLA DE ARAGON
204 PIEDRAMILLERA
207 PUIU
209 ERROMANTZATUA
ARBONTZE
BIOTZARI
DOMEÑU
MURILLO-BERROIA
210 ERRONKARI
211 ORREAGA
212 ZARE
213 SALDIAS
214 JAITZ
217 SAN MARTIN UNX
219 SANTSOL
222 SARTZE
IBILTZIETA
SARTZE
225 SORLADA
226 SUNBILLA
229 TIRAPU
230 TORRALBA DEL RIO
231 TORRES DEL RIO
233 TULEBRAS
234 UKAR
235 UXUE
237 UNTZITIBAR
ALTZORRITZ
ARTAITZ
ZENBORAIN
NAXURIETA
UNTZITI
ZABALTZETA
238 UNTZUE
239 URDAZUBI
240 URDIAIN
241 URRAULGOITI
AIETXU
IMIRIZALDU
IRUROZKI
ONGOTZ
242 URRAULBEITI
ARTIEDA
GERETZ
ARRIPODAS
SAN VICENTE
SANTSOAIN
TABAR
243 URROTZ
244 URROTZ
245 URZAINKI
246 UTERGA
247 UZTARROZE
248 LUZAIDE
252 BIDANKOZE
253 BIDAURRETA
255 VILLAMAYOR DE MONJARDIN
256 HIRIBERRI-AEZKOA
260 DEIERRI
ALLOTZ
ARANDIGOIEN
ARITZALA
ARITZALETA
AIZKOA
BEARIN
ERAUL
GOROZIN
IBIRIKU-DEIERRI
IRUÑELA
LAKAR
LORKA
MURELU-DEIERRI
MURUGARREN
ERREZU
UGAR
HIRIBERRI-DEIERRI
ZABAL
ZURUKUAIN
261 ESA
262 ZABALTZA
ARRAITZA
UBANI
ZABALTZA
263 ZUBIETA
264 ZUGARRAMURDI
265 ZUÑIGA __ __ a0212496 __
Iragarkiaren kodea:
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
