139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

102/2002 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, fase gaseosoko propano gas kanalizatuaren bihurketa faktoreak aplikatzeko baimena ematen duena, kontagailuaren bidez neurtuta.

Aztertu egin da Repsol Gas, S.A.k aurkeztu duen dokumentazioa, non bihurketa faktoreak aplikatzeko baimena eskatu baitu, kontagailuaren bidez propano gas kanalizatua metro kubikotan neurtu eta kilogramotan adierazteko.

Industri Segurtasunerako Zerbitzuaren txostena ikusi da eta, bertan, bihurketa faktoreak 3 eremu desberdinetan aplikatzea proposatu da, instalazioen altitudearen arabera.

Kontuan hartuz petroliotik eratorritako gas likidotuak saltzeko gehieneko prezioak zehazten diren aginduan eurotan ematen dela prezioa, kilogramo bakoitzeko, eta kontsumoa metro kubikotan neurtzen dela, kontsumoaren masa neurtzen duen kontagailurik ez dagoelako.

Aspalditik, zentimetro karratu bakoitzeko 37 gramoko presioa jarri izan da kontagailuaren sarreran; gero, 800 g/cm2-koa eta, 1995etik aitzina, 150 g/cm2-koa, propano gas kanalizatuko edozein instalazio bateragarria izan dadin gas naturala sartuz gero.

Kontuan hartu behar da bihurketa faktore bat kalkulatu behar dela metro kubikoak kilo bihurtzeko, eta hark zerikusia duela tokiko altitudearekin eta batez besteko tenperaturarekin.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1._Baimena ematea bihurketa faktoreak aplikatzeko PGL kanalizatuko kontagailuetan; alegia, metro kubikoak kilogramo bihurtzeko, ondoko taulako irizpideen arabera, kontagailu sarrerako presioak 37, 150 y 800 gramokoak izanik zentimetro karratu bakoitzeko, hamaika faktore izatearekin ez daitezen erabiltzaileak nahasi.

37 1,99

A 0-250 150 2,28

800 3,53

37 1,99

B 251-550 150 2,20

800 3,46

37 1,99

C 551-1060 150 2,12

800 3,39

Foru Agindu honen aurka gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3._Foru Agindu hau Repsol Butano, S.A. ri jakinaraziko zaio, Iruñeko Imaz anaiak, 3 eta 5 baitu helbidea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita seian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll. __ __ A0211146 __

Iragarkiaren kodea: