139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

PETILLA DE ARAGON

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basafauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da ezen iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egunetan jendaurrean egonen dela Petilla de Aragóngo udal bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, epe horretan barrutian sartuko diren lurren jabeek, beren jabetzak eratuko den ehiza barrutian sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko aukera izan dezaten.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Petilla de Aragón eta Baztanes.

Petilla de Aragónen, bi mila eta biko irailaren hamaseian. Alkatea, Paulino Rived Murillo. __ __ A0212058 __

Iragarkiaren kodea: