139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Klausula administratiboen plegua eta preskripzio teknikoak onestea, bulegoko altzarien hornidura lehiaketa publiko bidez kontratatzeko, Iruñeko Udalaren "garbitegiak" izeneko eraikinerako

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2002/10/23an emandako 12/SS ebazpenaren bitartez, Iruñeko Udalaren "Garbitegiak" izeneko eraikinerako bulegoko altzarien hornidura kontratatzeko lehiaketa publikoa arautu behar duten klausula administratiboen plegua eta preskripzio teknikoak onetsi dira, betiere ondoko baldintza orokorrekin bat:

Kontratazioaren xedea: aipatutakoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 52.040,00 euro.

Plegua non jaso: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9).

Proposamenak non aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9), betiere eskatutako agiriak erantsita, hogeita seigarren egun naturalera arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina. Aurrekoa gora behera, gehieneko epea egun baliogabe batean amaituz gero, hurrengo egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira proposamenak.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bostean. Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde. __ __ A0211925 __

Iragarkiaren kodea: