139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Aldaketa, gizarte zerbitzuen arloan, 2002. urtean, obrak eta erreformak egin edota oztopo arkitektonikoak ezabatzeko dirulaguntzen deialdia arautzen duten oinarri erregulatzaileetan

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002/10/23an emandako 13/SS ebazpenaren bidez, aldaketa onetsi da, gizarte zerbitzuen arloan, 2002. urtean, obrak eta erreformak egin edota oztopo arkitektonikoak ezabatzeko dirulaguntzen deialdia arautzen duten oinarri erregulatzaileetan.

a._Deialdiaren xedeari dagokion 1. puntuan, honela dio: "Hala haur eta gazte, adineko eta minusbaliatuen arloan nola gizarteratzearen, emakumearen eta familiaren zein komunitatearen esparruan ari diren entitate, elkarte edo erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia arautuko duten oinarriak xedatzea, haien egoitza eta aisiako aretoetan arkitektura-oztopoak birmoldatu, egokitu edo kentzeko obrak egin ditzaten, Iruñeko Udalerrian, 2002. urtean."

Horren ordez, honela behar du: "Hala haur eta gazte, adineko eta minusbaliatuen arloan nola gizarteratzearen, emakumearen eta familiaren zein komunitatearen esparruan ari diren entitate, elkarte edo erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia arautuko duten oinarriak xedatzea, egoitza eta aisiako aretoetan arkitektura-oztopoak birmoldatu, egokitu edo kentzeko obrak egin eta egoitza eta aisiako areto gisara erabiltzeko lokalak eros ditzaten, Iruñeko Udalerrian, 2002. urtean."

b._Bestalde, honela dio: "180.000 euroren aurrekontu bat izanen da erabilgarri, betiere Udalbatzak 2002rako onetsi zituen aurrekontuen kargura."

Eta horren ordez, honela behar du: "310.000 euroren aurrekontu bat izanen da erabilgarri, betiere Udalbatzak 2002rako onetsi zituen aurrekontuen kargura, halako eran non hasiera batean baimendu zen 180.000 euroren kopurua hasieran dirulaguntzaren xede izendatu zen hartarako erreserbatuko baita (arkitektura-oztopoak birmoldatu, egokitu edota kentzeko obrak gizarte zerbitzuen esparruan)."

Eskabideak aurkezteko epea handitu egiten da, halako eran non 8 egun naturalekoa izanen baita, aldaketa hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hortik aitzina.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bostean. Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde. __ __ A0211924 __

Iragarkiaren kodea: