139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Murchanteko biltegien poligonorako hirigintza hitzarmena, Carrilabarca bideari buruzkoa. Hasierako onespena

Murchanteko Udaleko osoko bilkurak, 2002ko urriaren 28an hartu erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Murchanteko biltegien poligonorako hirigintza hitzarmena, Carrrilabarca bideari buruzkoa, hain zuzen ere Ferber GP 2001, S.L. enpresak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen udal idazkaritzan.

Murchanten, bi mila eta biko urriaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Ignacio López Catalán. __ __ A0211920 __

Iragarkiaren kodea: